XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mintzatzekoan bertan, ardura aundiz eta al zanik laburren, esan bear zana, esan bear izaten zuten.

Bestela, astindua ta jipoia.

Aurtxo erkin, osasunbera, xeiki ta xaxpikiak, berriz, Taigeto zeritzan menditik amildu oi zituzten.

Ezertarako gauz-ez bezela!.

Gu geu ere! Gaurko gure Euskalerria ere indar-zale amorratua dala, ta atertu gabe, ala izan dala ere bai, agirian dagola uste det.

Probak eta demak, indar-sariketak eta leiaketak, indar-txapelketak, saiaketak eta norgeiagokak gogoratzea aski.

Batetik aizkolari ta arraunlari eta bestetik arri-zulatzaille, burruka-zale eta sega ta laiaketak.

Bateko laixterkalari ta txinga eta besteko arri-jasoketa ta palankari.

Abaillari bizkorrak ere, gure umetan, ezagutu genituan eta gogoan daramazkigu, gaurregun erabat atzendu ditugula dirudian-arren.